Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldia VIII. edizioa

cineCCdonostia, Zine Sozial eta Kultura Askeko Zinemaldia
VIII. edizioa
Azaroaren 5, 9, 10 eta 11ean cineCCdonostiako, Zine Sozial eta Kultura Askeko zinemaldiaren 8. edizioa izango dugu Koldo Mitxelena Kulturunean.
Lau egun hauetan proiekzio desberdinak izango ditugu, labur, erdi eta luzemetraiak. Aurten ere gai sozial desberdinak ikuituko ditugu: globalizazioa, herri indigenen desagertzea, turistizazioa, pertsona migratzaileen gizarteratzea, errefuxiatuak, zaintza, osasun komunitarioa, urbanizazio indiskriminatua, genero identitatea, gorputz anitzekiko fobiak…
Dokumental gehienak zuzendari eta ekoizleek aurkeztuko dituzte. Guzti honetaz gain, bi egunetan mahai inguruak izango ditugu, egunerokotasun handiko bi gaien inguruan, turismo jasangarria eta osasun komunitarioa.
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea esteka honetan
Azaroak 5, osteguna, 18:30
Fam de terra
2017, 24´
Zuzendaritza: Toni Lucas
Ekoizpena: Fam de Films
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC BY-NC-ND
Ikerketa neurobiologikoek zehazten dutenez, pertsona bat bere bizitzako lehenengo zazpi urteetan bizi izan den lekuak bere izaeran, begiradan eta bizitzeko moduan eragin handia du. Gure memoria, tenporala baino espaziala delako. Bizitako paisaiaren edozein anputazio, gure niaren anputazio ere bada.
Akha muga
2019, 55´
Zuzendaritza: Jacob Sucari, J.M. Romero
Ekoizpena: La Trintxera SCCL
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC BY-SA
“Akha mugan” antzinako bizimodu baten testigantza da, erritmo naturaleko bizitza, planetako azalera lotuta dagoena. Kontakizun hau Ban Aphan kokatzen da, Tailandiako Iparraldean dagoen Akha etniako herrian, baina unibertsala den dinamika bat salatzen du. Akhak, planetan minoritarioak diren beste etnien antzera mugan aurkitzen dira gaur egun. Alde batean, belaunaldi zaharra, duela mila urte antzera bizimodu tradizional bat jarraitzen duena, eta urteen poderioz suntsipenaren bidean dijoana. Bestalde, belaunaldi gaztea, Internetera eta grina globaletara lotuta, berezkoak dituzten ezaugarri kulturalak galtzear dijoana erlijio handien asimilazioz.
Azaroak 9, astelehena, 18:00
Zutik
2019, 3’12”
Zuzendaritza: José Astuy Velasko
Ekoizpena: Tomo
Hizkuntza: BOGA
Israeldar okupazioaren funtsezko ondorioetako bat, emakume errefuxiatu palestindarrek bizitzako arlo guztietan bizi duten zaurgarritasuna da. Beraiek dira zaurgarrien artean, zaurgarrienak, errefuxiatuak eta palestindarrak izateaz gain emakumeak izatea batzen bait zaie. Guzti honetaz gain, beraienak gainditze istorioak dira: aurrera jarraitzeaz gain, disdira egiten dute, nabarmentzen dira eta mundu guztiko emakumeentzat inspirazio iturri bat dira. Palestindar bost miloietatik, erdia baino gehiago emakumeak dira.
Aurkezpena: Umrwako ordezkari bat.
Amaidan Salah: Herri baten maratoia
2020, 27’04”
Zuzendaritza: Unai García
Ekoizpena: Txema García
Hizkuntza: BOGA
Dokumental honek Tindoufeko kanpamenduetan bizi den saharar herriaren historia eta egoera kontatzen du, Amaidan Salah errefuxiatu politikoaren bizitzaren eta 2019ko Sahara Marathonean bere parte-hartzearen kontakizunaren bitartez.
Aurkezpena: Unai García, zuzendaria.
Ekintzailetza migratzailea MGE
2019, 9’5”
Zuzendaritza: Mugarik Gabeko Ekonomilariak MGE
Ekoizpena: Mugarik Gabeko Ekonomilariak MGE
Hizkuntza: BOG
Baimena: CC By-Nc-Nd
Karina, Cyril, Fara, Milagros eta Oksanak bideoklip hauetan Euskal Herrian negozio bat aurrera eramatea nola izan den kontatzen digute eta beraien testigantzaren bitartez migratzaile kolektiboko beste pertsonak berdina egitera animatu nahi dituzte. Guztiak, Ekonomistas sin Fronterasek aurrera daraman Ekintzailetza Migratzaile programaren laguntzari esker jarri dituzte martxan beraien proiektuak.
Aurkezpena: Mugarik Gabeko Ekonomilarien ordezkari bat.
4 Cuerpos
2019, 42'
Zuzendaritza: Irene Navascues
Ekoizpena: Irene Navascues
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC By-Nc-Nd
Zer gertatzen da goputzek beraien egunerokotasunean norma desafiatzen dutenean; izan, arnasa hartu edo zure burua azaltzea matxinada bat bihurtzen denean? 4 gorputzek matxismo, heteronorma, transfobia, arrazakeria, kapazitismoa eta gordofobiak beraien historian utzi duten aztarnen inguruan hausnarketa bat egiten dute, eta hau eutsi ahal izateko garatu dituzten estrategiak adierazten dituzte.
Aurkezpena: Irene Navascués, zuzendaria.
Azaroak 10, asteartea, 18:00
La extranjera
2015, 70´
Zuzendaritza: Miguel Angel Blanca
Ekoizpena: Boogaloo Films
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC By-Nc-Sa
Badugu Raval auzoko maskota txapelketako irabazlea. Egunsentia da eta norbaitek atzerritar emakume baten gorpua Bartzelonetako hondartzatik arrastaka darama. Hiru miloi terdi turista ezin dira oker egon. Politikari guztiek beraiekin zer egin argi dute. Eta gu guztiok paper bat dugu hiriko parke-tematikoan. Galdera, gorputzak nola kontserbatuko ditugun da. Bartzelona hiriko espazioetan ematen den inbasio turistikoaren inguruko dokumental eta zientzia-fikzioaren arteko collage filmikoa dugu hau.
Mahai Ingurua:Turismo Iraunkorra.Maider Zilbeti (Haizurreko zuzendari orokorra), Bizi Lagun plataformako ordezkari bat.
Azaroak 11, asteazkena, 18:00
Alegrías (edo nola egin dokumental bat Trianaren inguruan)
2020, 11´07″
Zuzendaritza: Carlos Escaño
Ekoizpena: Elige la Vida
Hizkuntza: BOG
Hau, Elige la Vida elkarteak Sevillako Triana auzoaren inguruan egindako laburmetraietako bat da. Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu.
Aurkezpena: Carlos Escaño, zuzendaria.
Elige la vida, Nadies
2015, 7´
Zuzendaritza: Rocío García Martinez
Ekoizpena: Elige la Vida
Hizkuntza: BOG
Baimena: By-Nc-SA
Elige la Vida irabazigabeko bolondres elkarte bat da, beraien inguruan ikusten dituzten injustiziak salatzeko eta soluzioak garatzeko sortuta. Beraien funtsezko helburua Triana inguruan droga-menpekotasuna, VIH/SIDA eta gizarte-bazterketa, bizi duten gazteen, familien…bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, auzoko bizikidetza hobetu. Los Nadies elkartearen 25. urteurrena ospatzeko egindako laburmetraia da. Honen protagonistak nadieak, beraien bizitzei buruz, eta Elige la Vida ezagutzeak beraientzat suposatu duenari buruz hitzegiten digute. Testigantza hauekin elkartearen hobetzean ere parte-hartzen dutelarik.
Los cuidados
2019, 29´
Zuzendaritza: Antonio Girón, Raquel Congosto
Ekoizpena: La Sandunga Films
Hizkuntza: BOG
Baimena: CC By-Nc-SA
Silvia Vallecasera iristen da, Madrileko auzo popular bat, bere familiako medikuntza residentzia egitera. “Auzoa egitea” osasuntsu egoteko modurik onena dela bezelako gauzak dioten pertsonak lan egiten duten osasun zentru berezi batera.
Aurkezpena: Antonio Girón, zuzendaria.
Mahai Ingurua: Osasun Komunitarioa.Itziar Cabieces Ibarrondo (Osalde, Osasun Eskubideen Aldeko Elkartea)…
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian