"Zinegileen arteko elkarrizketak" zikloaz gozatzen jarraitzeko: Isabel Coixet eta Sara Mesa
Martxoaren 7an, 19:00etan
"Zinegileen arteko elkarrizketak" zikloaz gozatzen jarraitzeko: Isabel Coixet eta Sara Mesa
Isabel Coixet zinema zuzendari eta gidoilari katalana eta Sara Mesa idazle madrildarra izango dira Zinegileen arteko elkarrizketak zikloaren hurrengo protagonistak (Moderatzailea: José Manuel Arias). La librería edo Mi vida sin mí bezalako proiektuetako liderrak, Coixetek, zinemako egokitzapen literarioen prozesua azalduko du Un amor eleberriarekin eta izen bereko filmarekin. Luzemetraiak Donostian interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra (Hovik Keuchkerian) eta Feroz Saria jaso zituen, eta zazpi izendapen izan ditu Goya sarietarako, besteak beste, film onenaren, zuzendaritza onenaren eta gidoi egokitu onenaren ataletan.
Ziklo honen helburua da zinema sormenaren zirrikituak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea, ikuspegi desberdinetatik, lan kolektiboaren garrantzia azpimarratuz. Gogoratu, gainera, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan izango ditugula elkarrizketak, gure “etxeko” lanak direla eta.
2024ko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira. Zikloaren hirugarren edizioari buruz eta hurrengo datak eta gonbidatuak kontsultatzeko, abenduan albiste hau argitaratu genuen. Azpimarratzekoa da publiko guztiei irekitako 7 saiotan banatuta dagoela eta Z365 atalaren - Zinemaldia urte osoan— eta Elías Querejeta Zine Eskolaren partaidetza daukala.