Zinema politikoa
Hauteskunde aurreko garaian sartuta gaude eta KM kulturunean gure kontzientzia politikoa esnatu edo suspertuko dituzten filmak proiektatuko ditugu. Zinema konprometitua izango da oraingo honetan iragan hurbileko gertakariak gogora ekarriko dizkiguna, intolerantziaren aurkako txertoa ipiniko diguna, edo, bakar-bakarrik begiak irekitzen lagundu eta boterearen zirrikitu ezkutuak erakutsiko dizkiguna.