Zinemagileen arteko elkarrizketak: ikastaroaren hirugarren saioa

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako Zinemagileen arteko elkarrizketak ikastaroaren hirugarren saioa otsailaren 18an, ostirala, ospatzen da. Oraingo honetan Berlinalen saritu berri den Carla Simón zuzendari eta gidoilaria Ana Pfaff muntatzailearekin arituko da muntaiari eta zinemari buruz solasean. Estiu 1993 filmean elkarrekin lanean aritu izanaz gain Elias Querejeta Zine Eskolako irakasleak ere badira biak.
Liburutegian, aipatu berri den Estiu 1993 filmaren ale bat eta Anak parte hartu duen Els dies que vindran filmaren beste bat mailegagarri ditugu, zinemagile interesgarri hauen lana ezagutu nahi dituen guztientzat eskuragarri.