Zinemagileen arteko elkarrizketak: ikastaroaren laugarren saioa
Martxoaren 4an, ostirala, Zinemagileen arteko elkarrizketak ikastaroaren laugarren saioa egingo da Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatuta. Hitzordu honek Jonás Trueba zine zuzendaria eta Javier Lafuente ekoizlea biltzen ditu, biak Los Ilusos Films taldeko kideak. Saioan, bi zinemagileek elkarrekin egindako filmografia aztertuko dute, eta arreta berezia eskainiko diote Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko Sail Ofizialean estreinatutako Quién lo impide azken film luzeari.
Bere lanetan sakontzen jarraitzeko, Liburutegian eskuragarri daude Todas las canciones hablan de mí eta La reconquista filmak, baita Jonás Truebak idatzi edo argitaratutako hainbat liburu ere.