Zinemagileen arteko elkarrizketak. 2025
Urtarriletik ekainera arte Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloa izango dugu abian 2025. urteko edizioan.
Zinemagileen arteko elkarrizketak. 2025
Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostia Zinemaldiaren Z365 arloarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu dituen zortzi elkarrizketak urtarrilaren 14an hasi eta ekainean amaituko dira, eta hamasei profesionalek hartuko dute parte guztira. Edizio berri horretan eskeiniko diren elkarizketak hurrengo hauek dira:
- Urtarrilaren 14a. Ez-fikzioa ekoiztea: Maria Elorza eta Marian Fernández (euskaraz)
- Otsailaren 11. Adaptaciones literarias (1) (Egokitzapen literarioak 1): Helena Taberna eta Isaac Rosa (gaztelaniaz)
- Martxoaren 7a. Adaptaciones literarias (2) (Egokitzapen literarioak 2): Paula Ortiz eta Javier García Arredondo (gaztelaniaz)
- Martxoaren 27a. Dirección de intérpretes (Interpreteen zuzendaritza): Celia Rico eta María Vázquez (gaztelaniaz)
- Apirilaren 10a. Interpretar una autoficción (Autofikzio bat gorpuztea): Javier Giner eta Oriol Pla (gaztelaniaz)
- Maiatzaren 15a. Dirección de arte y diseño de producción (Arte-zuzendaritza eta produkzio-diseinua): Pedro Martín-Calero eta José Tirado (gaztelaniaz)
- Maiatzaren 29a. Cineastas noveles y otras disciplinas (Zinemagile berriak eta beste diziplina batzuk): Marta Nieto eta Antón Álvarez (C. Tangana) (gaztelaniaz)
- Ekaina. Producción y música (Ekoizpena eta musika): Esther García eta Alberto Iglesias (gaztelaniaz)
Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimena KMKn egiten jarraitzen da, Santa Teresa komentuan kokatutako egoitzan, Donostiako Alde Zaharrean, eta saioak 19:00etan hasten dira ekitaldi-aretoan.
Matrikulatuen artean honako abantaila hauek eskaini ahal izango dira:
- Zinemaldirako sarrerak
- 2025eko Zinemaldiaren argitalpenaren aleak
- Harkaitz Canoren tailer baterako plazak
- Crossover Jaialdian proiekzio eta hitzaldietarako plazak erreserbatzea
Gogorarazi nahi dizuegu matrikulatuentzako plazak erreserbatu egingo direla saio bakoitzerako aurreikusitako hasiera-ordua baino 15 minutu lehenagora arte. Muga hori gaindituz gero, plaza horiek matrikularik gabe bertaratzen direnei eskainiko zaizkie.