Zinemako Oscar Sariak
Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak urtero ematen ditu Oscar Sariak, aurreko urtean zinemaren industrian izandako lorpenak aitortze aldera.
Sariak banatzeko ekitaldia mundu guztian telebistan zuzenean gehien ikusten den ekitaldietako bat da, eta aurten ehun herrialde baino gehiagok jarraitu dute.
Oscar Sariak banatzeko lehenengo ekitaldia 1929ko maiatzaren 16an egin zen Los Angeles hirian, eta laurogeita zazpigarren ekitaldia hiri horretan bertan aurtengo Otsailaren 22an egin da.
Otsailaren 23etik 28era bitarteko astean, film onenaren Oscar Sariak jaso zituzten film batzuk ekarriko ditugu gogora.
{jcomments on}