Zinemaldian ez ahaztu komikia
Komikia eta zinemaren arteko harremana, baina, ez da soilik teknika kontua. Elkar elikatu dute. Azken 10 urteotako superheroien pelikula eta serie eztandak hala agertzen du.
Alabaina, ez al da beti horrela izan…? Zer izan zen lehen? Filma ala komikia? Telebistako seriea edo komikia? Zerk egokitu du zer? Askotan, gainera, nobela bat da unibertso paralelo hauen oinarria.