Zinemara!
Loreak eta Amama filmen arrakastak gogora ekarri dizkigute azken urteetan euskal zuzendariek sortu dituzten film ederrak, hasi Ama Lur filmarekin (1968) eta gaur arte iritsiz.
Errepertoria oso ugaria da eta ezbaian ipintzen du “euskal zinemaren” etiketa: duela gutxiko historian murgilduko gara baina baita ere ikusiko ditugu film kostumbristak, abenturazkoak eta giza gatazka unibertsalak erakusten dituzten kontakizun intimistak. Agian, horietatik guztietatik gure bizitzaren ikuspegiaren eta gure arteko eta munduarekiko dugun harreman motaren irudi bat lor dezakegu. Agian.
Filmak jatorrizko bertsioan izango dira Azaroaren 2tik aurrera eta abenduaren lehen hamabostaldia euskarazko zinemarentzat erreserbatu dugu.