Zorionak, ADDE!
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak dantza profesionalentzako lan-gida bat prestatu du. Albiste honetan kontatuko dizugu zergatik den interesgarria gida hau.
Dantza profesionalentzako ADDEk egin duen lan gida
Kultur proiektuen garapena zaila den garai hauetan ezin hobeto dator ADDEk sortu duen lan gida hau. Jakin badakigu urteak daramatela lan konplexu eta beharrezko hau lantzen eragile askorekin harremanetan. Bakoitzak bere ezagutza eta esperientzietatik baliogarria den ezagutza eta denbora eskaini du, informazioa ikertu, jaso, kontrastatu, eta mimo haundiz eta komunikazio ahalik eta argiena erabiliz ezagutza hauek sektorearekin partekatzeko.
Gidaren ezaugarriak esteka honetak kontsulta dezakezu eta beste esteka horretan gida osoa deskargatu dezakezu.
Kultur lanen errealitateak anitzak dira eta bakoitzaren errealitatearentzat lagungarriak diren formulak topatzea, oso zaila izaten da. Erreferentzia iturri desberdinak topatzen ditugu, informazio egokira iristea ere oso zaila da. Denbora faltagatik ere ez gara kudeaketa egokien lanketetan barneratzen eta unean uneko erantzunak emateko, denbora eta baliabide asko joaten zaizkigu (gehienetan ez dauzkagun denbora eta baliabideak).
Beharrezkoa zen dantza profesionalen lan baldintza duinak sortu eta garatzeko informazio hau guztia dokumentu bakar batean jasotzea. Gainera gure errealitate geografikoaren erralitateari lotutakoak topatzeak beste lasaitasun bat ematen digu. Gomendioak izateak, adierazten du oraindik baldintza desegoki ugari daudela kudeaketak zailtzen dituztenak eta norabide bat proposatzen digu praktika egokiagoak lantzen joateko.
Kulturgintzan egin beharreko prozedura eta kudeaketak berrikusi eta profesionalizazio modu iraunkorrak zaintzen baldin bazaudete gida-lagun berria daukazue hemendik aurrera. Gida hau dantza profesionalentzat den arren, praktika artistiko zein kultural desberdinetan baldin bazaudete ere lagungarria izan daiteke. Aldi berean bultzada bat dela ere uste dugu eremu desberdinetan lanean gabiltzan eragileek ere kontzientzia hartzeko eta lan praktikak berrikusteko, jasangarriagoa izan daitekeen kulturaren garapenerako.
Mila esker, ADDE!
Gomendatutako irakurketa-ibilbideak:
A: Beste pertsona batzuentzat dantzatzen baduzu edo artista gisa parte hartzen baduzu, hau da zure ibilbidea. A-Ibilbidea
B: Zure sorkuntzak dantzatzen badituzu, proiektu artistikoak sortzen badituzu edo jende gehiagori zuzentzen badiozu, hau da zure ibilbidea. B-Ibilbidea
C: Besteren eskoletan irakasten baduzu, honako hau interesatuko zaizu: C- Ibilbidea
D: Prestakuntza-eskola edo-zentro bat baduzu, honako hau interesatuko zaizu. D-Ibilbidea
Dokumentu osoa ere irakur dezakezu, puntu batzuk komunak direla ikusiko duzu eta, horregatik, azalpen horiek errepikatu egingo dira ibilbide bat bestearen atzetik irakurriz gero.
Fitxa teknikoa
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen argitalpena (ADDE), 2021
Nork idatzia: Jemima Cano kultura-proiektuen sustatzailea.
BIBLIOGRAFIA
Lan-itunaren zirriborroa ADDE 2016
[ADDEko lan-hitzarmena batzordeak idatzia: Gabriel Ocina, Natalia Garcia, Nerea Martinez, Aritz López, Pilar Andres]
Dantzariarentzako lan-gida (APDC)
Dantzako irakasleentzako lan-gida (APDC)
Kataluniako Lan Ituna (APDC)
Zerga-aholkularitza orrialdeak
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27