Zorionak Zakilixut

Egin egunkarian sortu zen Zakilixut, gero Euskaldunon Egunkarian aritu zen egunerokotasuna intuizioz azaltzen eta gaur egun Berria egunkarian darrai, paperean zein web bertsioan.
2017ko neguan izan genuen Komikigunean Antton Olariagari buruzko erakusketa eta bertan Zakilixuten hainbat marrazki original ere izan genituen ikusgai, Antton Olariaga Zakilixutekin batera hazi eta hezitako komikigilea da.
1979an Zakilixut komiki tiren bildumen liburuko hitzaurrean honela deskribitu zuen Koldo Izagirrek Zakilixut: "Egunkari-irakurle ironikoa, udako euskal unibersitatean ikasle sufritua Kilometroak-en zatoeragile bizkorra, emazte bizarzutien adarjole kondizione berdekoa, egunerokotasunaren ikusle eszeptiko eta aldi berean politizatua: Zakilixut. Garaiak salbu, Fernando Bengoetxea Pernando eta Jose Manuel Lujanbio Txirritaren tradizio berberatik heldu zaigu euskal ziudadania osatzen udten alerik jatorrenetako bat, ozioaren eta are alferkeria begiratzailearen errebindikalari, gizarte sotanazale eta petral baten zirikadore, kretinismoaren lekuko eta etsai hamorrantea. Berdurtia haatik. Baina ez kakajalea. Ikuslea ez. Begiratzailea. Eta zorrotz: Zakilixut."
Geroztik, Komikeri eta Argia astekarietan ere aztertu izan dute Zakilixut.
https://komikeri.wordpress.com/komikizuloa/340-2/
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2100/zakilixut/osoa
http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/audioak/osoa/5108182/antton-olariagarekin-albert-einsteinen-ondoan-arratsean-euskadi-irratian/