Zuen legatua gure oroimenean geldi dadila
Koldo Mitxelena Kulturunetik iaz agurturiko idazleak gogoratu nahi ditugu
Zuen legatua gure oroimenean geldi dadila
“Agur” soil bat. “Beti arte” bat, akaso. Gure ibilbideko uneren batean lagun izan gaituzten pertsonak agurtzeko modu asko daude. Ekitaldi batzuetan, “In memoriam”-a ere erabiltzen da. Izen eta irudiekin gure pentsamenduak oroitzapenez betetzen dira.
Agurrak zailak izaten dira, nahiz eta izaki arrazionalak izan, emozioak gure zeregin guztietan aplikatzen baititugu. Eguneroko zereginetan zein ekintza berritzaile eta ustekabekoetan, ilusioa jartzen dugu. Horregatik, konplexua da kultur ondare handia duten pertsonen, autoreen lan handia nabarmentzea hain lerro gutxitan.
KMKn, batez ere, literatura-ekarpenak eta liburuekin eta idazketarekin zerikusia dutenak azpimarratzen ditugu. Zahartzarora iristen direnak zein pertsonaia ezagunak, ospetsuak. Artikulu honetan, gainera, aipamen berezia egin nahi diogu Pilar Iparragirreri, emakume diskreto bat, bakarti xamarra, Patrick Modianoren nobelak maite zituena. Tamaltzen zuen gehiago argitaratu ez izana, guk berak gehiago ez egiteak tamaltzen dugun bezalaxe.
Gurekin Liburutegian egonaldiak egin eta ez dituztenei egin. Egun batean kazetariak izan eta idatzi zutenei, eta ez zutenei egin. Zuen irudimenaren kultura elikatzen duzuen guztioi: eskerrik asko.