Zure diruarekin
Nola erabiltzen dute bankuek gure dirua? Zure diruarekin dokumentalaren proiekzioa
Non, zertan eta zertarako inbertitzen dute banku eta aurrezki kutxek bezeroek utzitako dirua? Ba al dakigu nola erabiltzen den?
SETEM Hego Haizea GKEak aurkezten duen Zure diruarekin dokumentalak finantza etxeen jokabidea salatzen du: armamentuaren industriarekin harremana, giza eta lan eskubideak babesten ez dituzten transnazionaletan inbertsioak, etab. Sistema honen aurrean, finantza etikoa eta ekonomia alternatiboen sareak aurkezten dira film honetan.
Proiekzioa ostegunean, hilak 24ean, arratsaldeko 19:00tan izango da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian eta bertan izango dira dokumentalaren zuzendaria, Iker Espúñez; Fiare Banku Etikoko ordezkaria, Peru Sasía; eta SETEM Hego Haizea GKEko ordezkaria, Edurne Pujana.