Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera
K bulegoak formakuntza antolatzen du azaroaren 16an Gipuzkoako kultura eragileentzat, zuriketa eta ebaluazioa era parte hartzailean lantzeko xedez

K bulegoak Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera formakuntza saioa antolatzen du azaroaren 16an Gipuzkoako kultura eragileentzat.
Saio honetan kultura proiektuen zuriketa eta ebaluazioari helduko diegu era parte hartzailean, kudeaketaren atal hori sendotu eta horretarako gaitasunak lantzeko xedez. Kultura proiektu bati lotutako eragileentzat dago zuzenduta formakuntza.
Egutegiko azken orriak aletzearekin batera, zuriketa izaten da kultura proiektuak burutzeko azken zeregina, bereziki dirulaguntza deialdien esparruan. Kudeatzaile askok betebehar etsigarritzat hartzen dute egitekoa, azken ordainketa jasotzeko urrats saihetsezina, alegia.
Nekez ikusten badugu ere, proiektuak behar bezala ebaluatzeko abagunea da une hau, egitasmoa bera jasangarriago eta egonkorragoa izan dadin. Are gehiago, proiektuak egoki kudeatzeko oinarrizko zeregina da.
Álvaro Fierrok gidatuko du saioa. Fierro Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ekonomia Aplikatua eta Kultura gurutzatzen diren esparruan dihardu ikertzaile eta irakasle. Era berean, proiektuak ebaluatzen aditua da, hainbat kultura erakunderentzat jorratutako lanei esker.
Azaroak 16 osteguna - 15:30etik 18:30era
Donostian (Santa Teresa komentua)
Saio euskaraz emango da
Izena emateko epea hilaren 14ra arte (egun hori barne)
Eman izena hemen
Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera
K bulegoak formakuntza antolatzen du azaroaren 16an Gipuzkoako kultura eragileentzat, zuriketa eta ebaluazioa era parte hartzailean lantzeko xedez
2023-11-02
-
Egin erreserba suKaldean
K bulegoak suKaldea abian jartzen du. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko
2023-11-16
-
KBulegoa Buletina
Su txikian dugu suKaldeko bigarren otordua, bildu mahaira!
Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da K bulegoaren suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko. On egin!
2023-11-30