Proiekzioa. Le quattro volte, M. Frammartino
2023/03/22 18:30 - 21:00
KM Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako proiekzioa eta solasaldia:
Le Quattro Volte
Michelangelo Frammartino, 2010 (88’), jatorrizko bertsioa
gaztelaniazko azpitituluekin
Le quattro volte Calabriako herri menditsu batean filmatu zen. Lau protagonisten eskutik (artzain zahar bat, antxume bat, zuhaitz bat eta ikatz zati bat), desagertzear dagoen landa herri bat eta galzorian dauden bizimodu tradizional batzuk irudikatzen ditu filmak. Guztiz poetikoa eta oinarri-oinarrizkoa, naturaren erritmoei eta egunerokoaren keinuei lotua, film honek zuzendari onenaren eta soinu onenaren David di Donatello saria irabazi zuen.
Partaideak: Marina de Franceschi, Karmele Bujan.
(Hizkuntza: gaztelania, italiera; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)
Ekitaldia (aurkezpena eta filma ondorengo solasaldia) zuzenean jarraitu

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK