Hilar ancestral, Hilar Project taldea
2023/03/24 19:30 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako proposamen multisentsiorala, Poetika zikloaren testuinguruan:
Egiletza eta zuzendaritza: Grace Karen Sandoval Casamayor
Bideoarte eta poesia: Grace Sandoval
Koreografia zuzendaritza: Jota Martínez
Performance: Jota Martínez, Grace Sandoval
Musika-konposizioa, Akordeoia: Garazi Navas
Antzinako musika: Tito la Rosa
Bideoarte (antzezpen berezia): María
Casamayor (Andeetako Peruko indigena)
Bideoarte:
Arbasoen jakintza ehuntzen
Hilar Project taldeak hainbat diziplina artistiko esperimentalen –bideoarte eta instalazio, zinema, musika, dantza eta performancearen– bidez, diskurtso poetikoaren komunikazio-gaitasunak aztertzea proposatzen du, imajinario edo iruditeria kolektiboaren sinbologia eraldatzeko edo birsortzeko. Sentsibilitateak lantzea, kontzientziak fintzea. Hainbat arte uztartzen dituzten proposamen artistikoak dira, esperientzia estetikotik abiatuta, besteak beste gai soziopolitikoak, ingurumen-krisiak, jasangarritasuna, identitatea, generoa eta kultura, giza eskubideak… jorratzeko.
Arbasoen jakintza ehuntzen proposamen poetiko multisentsoriala da, eta bideoarte-instalazio, musika eta performancetik, gaur egungo emakumearen eta mito eta jatorri zen emakumearen arteko elkartasuna aurkezten du. Lan hau ekintza performatiko espirituala da, beren sustraiekiko loturaren bidez haien benetako sinboloak eraikitzen hasten diren bi emakumeren ekintza espirituala hain zuzen.
(Hizkuntza: gaztelania)
Ekitaldia KM Kulturuneko Erakustaretoan egingo da

Erakustaretoa
Donostia
Agenda KMK