Eduki publikatzailea

Zinemagileak. A. Rodríguez / R. Cobos

2023/04/13 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:

Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloak ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz. Apirilak 13ko saioan, Alberto Rodríguez eta Rafa Cobos zinemagileak gurekin izango dira. Alberto Rodríguez zuzendari eta gidoilariaren eta Rafael Cobos gidoilariaren arteko elkarlanak zinema espainiar garaikidearen kolaborazio emankorrenetako bat ematen ari da. 7 vírgenes (2005) pelikulatik hasi eta gaur egunera iritsi arte, Modelo 77 (2022) lanarekin eta Apagón (2022) saileko kapituluarekin, elkarrekin idatzi dituzte zuzendariaren lan guztiak, fikzioaz baliatuz Espainiako gizartearen ikuspegi berezi bat eskaintzeko historia hurbileko une desberdinetan.

Alberto Rodriguez Santi Amodeorekin batera zinemagile gisa estreinatu zen El factor Pilgrim (2000), Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien sarian aipamen berezia jaso zuena, eta El traje (2002) proiektuekin. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu da 7 vírgenes (2005), La isla mínima (2014) eta El hombre de las mil caras (2016) lanekin, eta Modelo 77 (2022) filmarekin inauguratu zuen iazko edizioa. La peste (2017) bezalako telesailak zuzendu ditu ere bai. Bere filmei emandako sari ugarien artean La isla miníma pelikulak irabazitako hamar Goya sariak daude, horien artean zuzendaritza onenarena.

Rafael Cobosek 7 vírgenes (2005) filmarekin egin zuen debuta gidoilari gisa, eta Alberto Rodriguezen ondorengo lanak ko-idatzi ditu. Biek irabazi zituzten, alde batetik, jatorrizko gidoi onenaren Goya saria La isla mínima (2014) filmarengatik, eta bestetik, egokitutako gidoi onenaren Goya saria El hombre de las mil caras (2016) luzemetraiagatik. Baita ere Ali (Paco R. Baños, 2012), Toro (Kike Maillo, 2016) eta Las gentiles (Santi Amodeo, 2021) filmen gidoietan parte hartu du.

Partaideak: Alberto RodríguezRafa Cobos
Moderatzailea: Ricardo Aldarondo

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Zinemagileak. A. Rodríguez / R. Cobos

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK