Solasaldia. ¿Por qué estamos indignados?, J. Gomá
2023/04/20 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia, "Garaikidetasunaren krisia"ren hitzaldi eta elkarrizketeen zikloaren tesuinguruan:
¿Por qué estamos indignados?
Bada oso ezaguna ez den gertakari bat, neurri batean anti-intuitiboa: Historia unibertsalaren unerik onenean bizi gara. Eta hau ez da horrela bakarrik eremu material batean, baikorrek arrazoitzen duten bezala, baizik eta batez ere ikuspegi moral batetik. Kulturaren munduan etengabe ukatzen den ebidentzia hori arrazoiketa sinpleekin azalduko da. Hala eta guztiz ere, ebidentzia hori osatugabea izango litzateke haren kontrapuntua den beste gertaera batekin osatuko ez balitz: unerik onenean bizi garen arren, edo gutxienez inperfektuenean bizi garen arren, ondoeza sortzen du nonahi. Arrakasta eta ondoeza dira gure garaiko bi ikurrak. Bi gertaera horiek tentsioan aurkezten saiatuko da hitzaldia, baita gure egungo nahigabearen arrazoi nagusien inguruan hausnartu ere.
Javier Gomá lan filosofiko eta dramatiko zabalen idazlea da. Hamarkada batean zehar, Imitación y experiencia (Pre-Textos, 2003, 2004ko Saiakerako Sari Nazionala), Aquiles en el gineceo (Pre-Textos, 2007), Ejemplaridad pública (Taurus, 2009) eta Necesario pero imposible (Taurus, 2013) liburuak argitaratu zituen, ondoren Tetralogía de la ejemplaridad (Taurus, 2014; DeBolsillo, 2019) bilduman bildu zirelarik. 2021ean Un hombre de cincuenta años antzerki-trilogia argitaratu zuen, eta hura osatzen duten lanek Madrilgo Maria Guerrero eta Reina Victoria antzokietan estreinatu dira. Filosofian doktore, Filologia Klasikoan eta Zuzenbidean lizentziatu eta Estatu Kontseiluko Letraduen kidegoko kidea da. 2003tik Juan March Fundazioko zuzendaria ere bada.
Partaideak: Javier Gomá, Vilma Coccoz, Javier Echeverria.
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK