Zinemagileak. A. Arregi, J. Garaño, JM Goenaga
2023/05/26 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:
Ziklo honek ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz.
Saio honetan, Aitor Arregi, Jon
Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileak
gurekin izango dira. Moriarti Ekoizpenak izenpean, hiru euskal
zinemagileek bi hamarkada daramatzate elkarlanean filmak egiten,
2002az geroztik. Beraien hastapenetatik abiatuta, egun eskuartean
dituzten erronka berriei buruz mintzatuko dira. Tartean, amaitzear
duten Balenciaga telesailaren sortze prozesuaz arituko dira;
hots, Disney Plus plataformarentzako egindako lanaren nondik
norakoez.
Iraganean, elkarlanean, euskal zinemaren azken
urteetako izenbururik esanguratsuenetarikoak idatzi eta zuzendu
dituzte, besteak beste Loreak (2014), Handia (2017)
eta La trinchera infinita (2019). Beraien filmek hainbat Goya
eskuratu dituzte eta Zinemaldian sarituak izan dira. Egun,
komentatutako lehen telesailean lanean ari dira, Disney Plus
plataforman laster ikusi ahalko den Balenciaga.
Partaideak: Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose
Mari Goenaga.
Moderatzailea: Mikele Landa
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK