Iparraldea bertan. Julen Achiary / Maddi Ohienart
2023/03/07 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako kontzertua, Iparraldea bertan zikloaren testuinguruan:
Julen Achiaryren musikak bere haurtzaroan jasotako Euskal Herriko basa ahaideen kantuen tradizioa eta ondoren egin dituen bidaietan topatutako munduko kultura ezberdinen ekarpenak uztartzen ditu. Bere aldetik, Maddi Oihenartek Zuberoa aldean biziraun den mendiko artzainen kantu-tradizioaren ezaguera sakona dauka, haien moduan a capella abestuz eta naturan errotutako gaiak jorratuz, enfasia betiere emozioan jarriz. Biak elkartu dira euskal kultura herrikoiaren legatu ederrenetariko bat eskaintzeko gaualdi hunkigarri batetan.
Julen Achiaryk munduari irekidura segurra duen eta
zohitzen ari den musikari Euskaldun belaunaldi berri batekin bat
egiten du. Bere haurtzarotik, Euskal kulturarekiko elkarrizketa
hazkurritsuak formatu du, Xiberoako kantarien kontaktuan sustraitzen
dena. Haiek diote kantuaren eta Basa Ahaideen amodioa transmititzen.
Bere xendera ez da gelditua eta esklusiboa den musika batena, bainan
alderantziz, irekidura, elgarretaratze transmisio batena, sorkuntzan
berpizten dena.
Maddi Oihenart Zuberoan jaiotako euskal abeslaria da.
Euskal musika herrikoia berreskuratzen duen ahots miresgarrienetako
bat da, bere ama-herria den Zuberoa aldeko basa ahaideen kantuen
tradizioa bizirik mantentzeko ekarpen handienetako bat egin duelarik.
Euskal musikari askorekin elkar-lanean aritu da, besteak beste, Mixel
Etxekopar eta Mixel Arotze, Juantxo Zeberio, Juan Mari Beltran edo
Julie Läderach. Bere abesti propioak konposatzeaz aparte, euskal
idazle ugarien olerkiak eta bertsoak ere abesten ditu.
Partaideak: Julen Achiary, Maddi
Oihenart.
Aurkezlea: Frank Suarez.
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK