Liburu aurk. Maddi y las fronteras, Edurne Portela
2023/03/23 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena:
2021eko udazkeneko arratsalde batean, Edurne Portelak dei bat jaso zuen, María Josefa Sansberrorekin lotutako hainbat dokumentu historiko eskainiz. María Josefa Sansberro, Maddi izenez ezaguna, Oiartzunen jaio zen, 1895ean, eta XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadan oso ospetsua izan zen hotel bateko arduraduna izan zen, Larrun mendiaren oinean, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan. Lehen begiratuan, Maddi emakume aztoragarri gisa eta kontraesanez betea agertzen da, muga asko gainditu dituena, fisikoak zein moralak: kontrabandista eta mugalaria, katoliko sutsua eta dibortziatua, seme-alabarik gabeko emakumea eta ama, nazien zerbitzaria eta Erresistentziako agentea. Egileak onartu egiten du dokumentu horietan buru-belarri sartzeko erronka, eta, hortik abiatuta, Maddi irudikatzeko erronka: bere ahotsa eta begirada, bere nahiak eta desirak, bere zergatiak eta arrazoiak, bere afektuak. Horrela idazten da Maddi y las fronteras, bere garaiko konbentzioetara egokitu ez zen emakume bati buruzko eleberri bat, lerro gorri guztiak zeharkatu zituen eta harengandik inork espero ez zuena egin zuen emakume bat.
Edurne Portela
Literatura Hispanikoetan doktorea North Carolina-Chapel Hilleko
Unibertsitatean (Estatu Batuak). Literaturako irakasle titularra izan
da Lehigh Universityn (Pensilvania) 2015. urtera arte. Bere ikerketa
akademikoan artikulu ugari argitaratu zituen, bai eta Displaced
memories: the poetics of trauma in Argentine woman writers
saiakera ere. 2016an, El eco de los disparos: cultura y memoria de
la violencia argitratu zuen Galaxia Gutenberg argitaletxean.
Euskadin bizi izandako indarkeriako iragana konpontzeko tresna gisa
kultura aldarrikatzen duen saiakera bat. 2017ko irailean argitaratu
zuen bere lehen eleberria, Mejor la ausencia (Galaxia
Gutenberg), laurogeiko hamarkadako Euskadi postindustrialaren inguruan
egindako ikerketa bat, zeinak Madrilgo Liburudenden Gremioaren
fikziozko urteko liburu onenaren 2018ko saria jaso baitzuen. 2019an,
bere bigarren eleberria argitaratu zuen, Formas de estar
lejos, argitaletxe berean. José Ovejerorekin batera Vida y
ficción dokumentala egin zuen 2017. urtean. Espainiako hedabide
nagusienetan aldizka kolaboratzen du. Los ojos cerrados
(Galaxia Gutenberg, 2021) da bere libururik berriena, eta
gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria eskuratu du.
Partaideak: Edurne Portela (egilea),
Izarraitz Villaluce eta Joxemari
Mitxelena (istorioaren bideratzaileak)
Aurkezlea: Ander Izagirre (kazetaria eta idazlea)
(Hizkuntza: gaztelania)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK