Crossover, telesailen kultura, 1.saioa
2023/03/27 17:30 - 21:00
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuta eta Kultur Factory agentziarekin lankidetzan antolatutako Crossover festibalaren testuinguruan gaur saio hauetaz gozatuko dugu:
17:30 Ikusle gonbidatua: Harkaitz Cano
"Ikusle gonbidatua" Crossoverren atal berri bat
da. Bertan, kulturako pertsona garrantzitsuek hitz egingo digute,
ikusle gisa, gustuko dituzten telesailei buruz eta horren zergatiaz,
ikusteko eta gozatzeko duten moduaz eta telesailen kulturaz duten
ikuspegiaz. Harkaitz Cano nobelagilea, poeta, itzultzailea, saiakera
idazlea eta seriezale amorratua da.
Elkarrizketatua:
Harkaitz Cano. Elkarrizketatzailea: Ylenia Benito.
(Hizkuntza: euskara)
Erakustaretoan, -1.solairuan
Ikusi ekitaldiaren bideoa
18:30 Turra Tour 2023
Turra Tour 2023k 20.urteurrena ospatzen du Borja Cobeagaren eta Diego
San Joséren bikote sortzaile gisa, Espainiako ikus-entzunezkoek azken
hamarkadetan izan dituzten arrakasta handienetako batzuen egileak.
Esty Quesada izango dute lagun, Cobeaga-San José unibertsoaren
partaideetako bat. Eta hitzaldia biribiltzeko, bi sortzaileen
lankidetzaren abiapuntua izan zen EITBren Vaya Semanita
programa mitikoa omenduko da, aktore eta gidoilarietako batzuen arteko
topaketa batekin.
Partaideak: Borja Cobeaga,
Diego San José, Gorka Otxoa,
Esty Quesada, Oskar Terol, Nerea Garmendia, Santi
Ugalde, Maribel Salas.Moderatzailea: Mariola Cubells.
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto Nagusian
Ikusi
ekitaldiaren bideoa
20:00 Crossover estreinaldiak: Spy/Master
Victor Godeanu Errumaniako zerbitzu sekretuko goi kargudun bat da eta
Nicolai Ceaucescu beraren aholkularia 70eko hamarkadaren amaieran, eta
arreta osoa eskatzen duen espioitza kasu batean nahasten da, CIA, KGB
eta Stasi ere tartean direla. Errumaniako eta Mendebaldeko Alemaniako
Gerra Hotzaren urteak modu bikainean berreginda, thriller liluragarri
honek ahobatezko goraipamena jaso du Berlinaleko Telesailen
atalean.
Aurkezlea: Leire Arrojeria
(Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin)
Areto Nagusian

Erakustaretoa
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK