Eduki publikatzailea

Liburu aurk El balneario de Santa Águeda...

2023/04/05 19:30 - 21:00

Gravitaciones argitaletxeak antolatutako liburu aurkezpena:

El balneario de Santa Águeda. Historia, anécdotas y curiosidades

Bainuetxe hori XIX.mendeko bizitza politiko eta kulturalaren agertoki nabarmena izan zen. Isabel II.a, Cánovas del Castillo, Sagasta, Emilio Castelar, Serrano jenerala, Mendizábal, José Echegaray Nobel sariduna edo Juan Valera bezalako pertsonak erakarri zituen. Cánovas presidentearen ohiko presentziak botere-zentro ezagun bihurtzen zuen establezimendua. «Politikako jainko nagusi eta txikiak aginduak jasotzeko eta eraginak arintzeko» hara joaten ziren.

Gainera, bertan gertutako Cánovas presidentearen hilketa nola gertatu zen ulertzeko aukera ematen du liburu honek, inork ez baitzuen lehenago establezimendu horri buruzko monografiarik idatzi. Inork ez zituen xehetasun handiz ikertu krimenaren lekua, bezeroen inguruabarrak eta garaiko testigantzak. Gertaera horrek establezimenduaren itxiera erakarri zuen, 1897.urtean. San Joan Jainkoarenaren aginduz ospitale bihurtu da eraikin nagusia.

Partaideak: Juan Pedro Valenzuela Doussinague (egilea), Pilar Askasibar Ormazabal (Arrasate Zientzia Elkarteko presidentea)

(Hizkuntza: gaztelaniaz)

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Liburu aurk <i>El balneario de Santa Águeda...</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK