Crossover, telesailen kultura 2.saioa
2023/03/28 17:30 - 20:00
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuta eta Kultur Factory agentziarekin lankidetzan antolatutako Crossover festibalaren testuinguruan gaur saio hauetaz gozatuko dugu:
17:30 Ikusle gonbidatua: Iratxe Fresneda
«Ikusle gonbidatua» Crossoverren atal berri bat da. Bertan,
kulturako pertsona garrantzitsuek hitz egingo digute, ikusle gisa,
gustuko dituzten telesailei buruz eta horren zergatiaz, ikusteko eta
gozatzeko duten moduaz eta telesailen kulturaz duten ikuspegiaz.
Iratxe Fresneda zinegilea, gidoilaria, irakaslea eta ikerlaria da.
Irrintziaren oihartzunak, Lurralde hotzak eta Tetuán sormen
dokumentalen autorea da. Ikertzaile bezala Eskandinaviako zineman eta
feminismo, migrazio eta memoriaren ikasketetan aditua da.
Elkarrizketatua: Iratxe Fresneda.
Elkarrizketatzailea: Urtzi Urkizu.
(Hizkuntza: euskara)
Erakustaretoan, -1.solairuan
Ikusi ekitaldia
18:30 Eta gazteentzat, zer?
Nolakoak dira gazteentzat pentsatutako telesailak? Beren gai
eta kezkekin konektatzen al dute? Nola sortzen eta grabatzen dira?
Nola kontsumitzen dira? Gai horiez eta beste batzuez hitz egingo
digute gazteentzako euskal fikzioaren bi mugarriren protagonistek:
Maria Redondo (Goazen!) eta Nahia Sillero (Irabazi arte).
Partaideak: Maria Redondo, Nahia Sillero.
Moderatzailea: Gaizka Izagirre
(Hizkuntza: euskara)
Areto Nagusian
Ikusi ekitaldia

Erakustaretoa
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK