Crossover, telesailen kultura 4. saioa
2023/03/30 17:30 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuta eta Kultur Factory agentziarekin lankidetzan antolatutako Crossover festibalaren testuinguruan, KM Kulturunean, martxoak 30ean, ostegunean, saio hauetaz gozatuko dugu:
17:30 Ikusle gonbidatua: Lide Hernando
«Ikusle gonbidatua» Crossoverren atal berri bat da. Bertan,
kulturako pertsona garrantzitsuek hitz egingo digute, ikusle gisa,
gustuko dituzten telesailei buruz eta horren zergatiaz, ikusteko eta
gozatzeko duten moduaz eta telesailen kulturaz duten ikuspegiaz.
Lide Hernando Liher taldearen abeslaria da eta 2015etik disko
ezberdinak argitaratu ditu. Une honetan, bere lehen nobela idazten ari
da eta zinema eta telesailak pasio handiz gozatzen ditu ere, bai
ikusteko unean eta baita haiei buruz hitz egiteko garaian ere.
Elkarrizketatua: Lide Hernando
Elkarrizketatzailea: Urtzi Urkizu
(Hizkuntza: euskara)
Erakustaretoan, -1.solairuan
Jarraitu hemen zuzenean
18:30 ¿Cómo se rueda el sexo?
2017an The New York Times-en artikulu batek Hollywooden sexua
filmatzeko modua aldatu zuen. Egun, filmatzeetan espazio seguru bat
lortzeko tresnak bilatzen dira. Sentsibilitate berri honek publikoak
sexu eszenak jasotzen dituen moduan eragina du ere. María de Nati eta
Miriam Giovanelli, Nacho seriearen protagonistetako bi gai hauen
inguruan arituko dira solasean seriearen sortzailea den Teresa
Fernández Valdésekin batera.
Partaideak: Teresa
Fernández Valdés, Miriam Giovanelli, María de Nati
Moderatzailea: Daniel Mantilla
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto Nagusian
Jarraitu hemen zuzenean
20:00 Crossover estreinaldiak: Bosé
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuta eta
Kultur Factory agentziarekin lankidetzan antolatutako proiekzioa eta
solasaldia, Crossover festibalaren testuinguruan:
Bosé, Shine
Iberiak ekoitzia eta gaur egun SkyShowtimen soilik eskuragarri
dagoena, gehien espero den telesailetako bat da. Crossoverrek
hirugarren atala proiektatuko du, modu independentean goza daitekeen
kapitulu bat, Miguel Bosék eta espektakuloaren beste munstro batek,
Julio Iglesiasek, izan zuten harremanean oinarritzen dena.
Horri
buruz hitz egiteko, bertan izango ditugu José Pastor protagonista eta
Isabel Vázquez gidoilaria.
Partaideak: José Pastor,
Isabel Vázquez
Moderatzailea: Alberto Rey
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto Nagusian
Jarraitu
hemen solasaldia

Erakustaretoa
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK