Crossover, telesailen kultura 5. saioa
2023/03/31 17:30 - 21:00
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuta eta Kultur Factory agentziarekin lankidetzan antolatutako Crossover festibalaren testuinguruan, KM Kulturunean, martxoak 31an, ostiralean, saio hauetaz gozatuko dugu:
17:30 Ikusle gonbidatua: Enric Albero
«Ikusle gonbidatua» Crossoverren atal berri bat da.
Bertan, kulturako pertsona garrantzitsuek hitz egingo digute, ikusle
gisa, gustuko dituzten telesailei buruz eta horren zergatiaz, ikusteko
eta gozatzeko duten moduaz eta telesailen kulturaz duten ikuspegiaz.
Enric Albero telesailen eta zinemaren kazetari kulturala eta kritikoa
da. Oraingo honetan, bere esperientzia seriefiloaz hitz egingo digu,
berriki idatzi duen La reescritura infinita izeneko liburutik
abiatuta.
Elkarrizketatua: Enric Albero.
Elkarrizketatzailea: Maitena Salinas
(Hizkuntza: gaztelania)
Erakustaretoan, -1.solairuan
Ikusi hemen ekitaldia
18:30
Arquitectura imposible
Ia inoiz konturatzen ez garen arren, askotan telesailek ez
dituzte jarraitzen arkitektura errealaren patroiak. Horren adibide
dira sitcom-eko ohiko etxeak, fikzioaren zerbitzura dauden etxe
ezinezkoak, non bizitza oso zaila izango litzatekeen. Pedro Torrijos
arkitekto eta dibulgatzaile ezagunak ezinezko arkitektura horietako
asko erakutsiko dizkigu, Ekain Olaizola arkitektoarekin batera.
Partaideak: Ekain Olaizola, Pedro Torrijos.
Moderatzailea: Alberto Rey
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto Nagusian
Ikusi hemen ekitaldia
20:00
Todos los cuerpos
Gero eta fikzio gehiagok hausten dute gorputz normatiboen
nonahikotasuna pantailan, eta aniztasunera eta gorputzen, generoen,
sexualitateen eta identitateen aldarrikapenera irekitzen dute.
Horri buruz hitz egingo digu Bob Pop idazle eta
komunikatzaileak.
Elkarrizketatua: Bob Pop.
Elkarrizketatzailea: África Baeta.
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto Nagusian
Ikusi hemen ekitaldia

Erakustaretoa
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK