Eduki publikatzailea

Poetika. Anari Alberdi

2023/10/18 19:30 - 20:45

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, José Luis Padrón eta Jon Obesorekin lankidetzan, Poetika zikloaren barruan:

Poeta gonbidatua: Anari Alberdi
Itziar Mínguezekiko elkarrizketan

Anarik Demoliciones controladas liburua kaleratu du. Bere kantuetako letrak gaztelerara itzulita biltzen dituen liburu berriaz solastuko da, Itziar Minguez poetak lagunduta. Elkarrizketa-solasaldian zehar musika jotzera gonbidatuko dute Garazi Navas akordeoi-jotzailea.

Anari Alberdi Santesteban (Azkoitia, 1970) poeta, idazlea, musikaria eta kantaria da. Haren ahots literarioa aspalditik ezaguna izan arren, orain bigarren liburua argitaratu du, Demoliciones controladas izenekoa, bere ibilbide diskografikoko kanta guztiak euskaraz eta gazteleraz jasotzen dituena. Hitzak euskaratik gaztelaniara Anarik berak itzuli ditu.
Musikari dagokionez, hainbat diska plazaratu ditu eta 2018an Adarra Saria eman zioten, horrela aitortzeko hark musikaren alorrean egindako ibilbidea eta lana.
Anariren musikak oro, eta abestien esentziak bereziki, badauka bere poesia, edo poetikotasuna.

Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972) poeta, narratzailea eta literatura kritikaria da. Hainbat olerki liburu argitaratu ditu; antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerkiak.
Literatura eta telebistarako gidoilari lanak uztartzen ditu; hiru hamarkada bete ditu fikziozko serieen proiektuak idazten.

Tamalez, oraingo honetan ezingo dugu Garazi Navas akordeoilaria bertan izan.

(Hizkunta: gaztelaniaz)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Poetika. Anari Alberdi

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK