Liburu aurkezpena. El Plan Marta, N. Ortiz
2023/10/19 19:00 - 20:45
KM Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena:
Natalia Ortizen El Plan Marta
Liburu honek Marta Plana du ardatz. Hau 1959an Espainiako eta Australiako gobernuek sinatutako akordioa da, emakume ezkongabeak, espainiarrak eta katolikoak Australiara eramateko diseinatua, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Australiako immigrazio-ekimen ugarien testuinguruan. Orotara, Marta Planak 800 emakume ezkongabe inguru eraman zituen Australiara, 1960 eta 1963 urte tartean, hots, plana indarrean egon zen arte. Liburu hau lehena da emakume horietako askoren eta haien seme-alaben esperientziak biltzen dituena. Izan ere, Natalia Ortiz egileak pertsonalki elkarrizketatu ditu Marta Planean parte hartu zuten 40 protagonista inguru. Liburua aurrekari historiko batzuetatik abiatzen da Planaren garapena fase edo etapa desberdinen arabera testuinguruan kokatuarren, Plana 1960an hasi zenetik 1963an amaitu zen arte. Elkarrizketa teknika kualitatibo gisa erabili da; izan ere, bizitza-historia horiek orain arte ezabatutako memoria historikoa berreskuratzeko eredu gisa jarduteko gaitasuna dute, eta gizarte mailan enpatia eta eskuzabaltasun modu berrietara bultzatzen gaituzte. Horri guztiari ahozkoak ez diren iturrien ikerketa lan aparta gehitu behar zaio, liburuak eta artikuluak, dokumentu ofizialak, egunkariak, irudiak, argazkiak, gutunak eta postalak, hegazkin- eta itsasontzi-txartelak, eskuz idatzitako oharrak eta baita oharrak dituzten paperezko ahozapiak ere. Liburua ekarpen garrantzitsua eta berritzailea da Australiaren eta Espainiaren hirurogeiko hamarkadako historiarentzat, eta esperientzia hori dokumentatzeko lehen ahalegina da.
Partaidea: Natalia Ortiz Ceberio, María Pilar Rodríguez, Amparo Garciandia, Pablo Grover.
(Hizkuntza: gaztelania)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK