Eduki publikatzailea

Proiekzioa. Sostiene Pereira, Roberto Faenza

2024/03/04 18:30 - 20:45

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako proiekzioa eta solasaldia Mosaico Italiano 4 zikloaren barruan:

Sostiene Pereira
Roberto Faenza, 1995, 98', jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin

1938ko Lisboan, António Salazarren erregimenpean, kazetari beterano eta kontserbadore batek krisi ideologiko bat bizi du, ideia politiko argiak eta idazketa ausarta dituen gazte bat erredakziora iritsi ondoren. Filma hau botere bidegabearen salaketa bat da, eta Antonio Tabucchiren liburu homonimoa du inspirazio iturri. Egileak elkarrizketen egokitzapenean parte hartu zuen. Marcello Mastroiannik David de Donatello saria irabazi zuen aktore protagonista onenaren atalean.

Partaideak: Marina de Franceschi eta Esther Castiñeira.

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Aurkezpena eta proiekzio ondorengo solasaldia ikusi (Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da igorriko)

Proiekzioa. <i>Sostiene Pereira</i>, Roberto Faenza

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK