DATA ALDAKETA Joxan Artze... espirituz ere bai!
2023/11/30 19:00 - 20:45
Greba deialdia dela eta, eta programatutako ekitaldiaren kalitatea bermatu ezin denez, datorren urtarrilak 11ra atzeratzea erabaki da.
Barkatu eragozpenak.
KM Kulturuneak antolatutako emanaldia:
"Joxan Artze… espirituz ere bai!"
Joxan Artze euskalgintza munduan guztiz ezaguna den artista dugu. Komunikabideek haren alderdi desberdinen berri eman dute: txalapartari, kantu eder askoren egile, olerkari abanguardista, Ez dok Amairuko kide gisa… eta aldiz, 39 urtez landu zuen alderdi espiritualaz ezer gutxi zabaldu dute. Ekitaldi honetan alde espiritualaren berri emateaz gain, haren olerkiak errezitatuko ditugu txeloaren laguntzaz.
Partaideak: Andoni Salamero, Pello Ramirez
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK