Eduki publikatzailea

Poetika. Apoaren itzala, Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaran

2023/12/20 19:30 - 20:45

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasladi musikatua, Poetika zikloaren barruan:

Apoaren itzala
Joseba Tapia (trikitixa eta ahotsa), Gotzon Barandiaran (testuak)

Joseba Tapiak musika eta literatura batu zituen 1998an, Apoaren edertasuna diskoan (Gaztelupeko Hotsak). Koldo Izagirrerekin elkarlanean ondutako proiektua izan zen Apoaren edertasuna, idazlearen narrazio baten gainean osatu baitzituen diskoa eta ondorengo ikuskizuna, trikitiaren eta literaturaren arteko uztarketa berezia eginez. Sortzaile askorengan eragin zuen diskoa izan zen.

Lasarte-Oriako trikitilariaren bakarkako lehen lana izan zen, eta hark utzitako arrastoa baliatu dute Gotzon Barandiaranek eta biek ikuskizun berri bat sortzeko: Apoaren itzala.

Diskoa abiapuntu hartuta musikariak bakarka ondu duen ibilbidea errepasatuko dute, musika eta solasa uztartzen dituen emanaldi batean. Tapia trikitixarekin eta ahotsarekin, eta Gotzon Barandiaran testuarekin, besterik ez da izango. Oso formatu soila da, baina indartsua.

Partaideak: Joseba Tapia, Gotzon Barandiaran

Poetika zikloa José Luis Padronekin eta Jon Obesorekin elkarlanean egiten da.

(Hizkuntza: euskara)

Poetika. <i>Apoaren itzala</i>, Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaran

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK