Eduki publikatzailea

Mintegia. Egile eskubideak gure erara

2023/12/01 09:00 - 14:00

Euskal Kulturgileen Kidegoak (EKKIk) antolatutako mintegia:

Egile eskubideak gure erara

Mintegi honetan, jabetza intelektuala, autoretza-eskubidea, eskubide moral eta ekonomikoak… hainbat gairi buruz solas egingo da. Autore eta sortzaile ororentzat gomendagarria da, egile profesional zein ez profesionalei norbere alde eskubideak nola erabili azaltzeko da eta; baita gaur egun kudeaketa on baterako zein alternatiba desberdin dauden ikusteko ere, alegia, egile eskubideen kobrantza justu baterako.
Artista grafiko, ilustratzaile, editore, idazle eta abarrek bereziki profitatu dezakete mintegi hau. Dena dela, mintegia jabetza intelektualaren alorrean interesa eduki dezakeen edozeinentzat zabalik dago.

EKKI egile eskubideen euskal agentzia da. EKKIk uste du bestela kudeatzen direla egile eskubideak Euskal Herritik bertatik eta modu garden batean. Marta C. Dehesa, egile eskubideetan aditua, hurbildu nahi duen orori, artista eta sortzaile batek zer eduki behar duen argi alor garrantzitsu honetan, garbi azalduko dio.

Partaidea: Marta C. Dehesa

(Hizkuntza: euskara)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Mintegia. <i>Egile eskubideak gure erara</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK