Eduki publikatzailea

Iparraldea bertan. Habia - LagunArte konpainia

2024/02/28 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako kontzertua, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, Iparraldea bertan zikloaren testuinguruan:

Habia - LagunArte konpainia

Habia taldea 2019an osatua izan da «Animalia» ikusgarriaren musika jotzeko. Kristof Hiriartek, LagunArte konpainiaren sortzaile, zuzendari eta musikariak hiru soka-jole eta kantarientzat piezak hautatu, idatzi eta moldatu ditu. 2020an hasi ziren Animalia naiz eta  diska grabatzen LAgunArte estudioan, Bastidan, Patrick Fischerekin. 2021eko ekainean beren lehen diska atera zuten. 
Eskaintzen dizuegun kontzertu honetan, hiru hari eta hiru ahots batera jardungo dira. Tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak jotzen dituzte eta taldearen musika entzutean mundua mugimenduan eta jendeen soinua hurbiletik sentitzen dugu. Kafira batean bagina bezala, amaren besoetan lokartzen ginelarik bezala. Egoera biziki berezi horretan gizadiaren barnatasunean murgiltzeko. 

Partaideak: Elena Haira (altoa, ahotsa); Amaia Hiriart (txeloa, ahotsa); Maia Iribarne Olhagarai (biolina, ahotsa); Frank Suarez (aurkezlea).

(Hizkuntza: euskara)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Iparraldea bertan. Habia - LagunArte konpainia

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK