Eduki publikatzailea

Iparraldea bertan. Arriola-Ezcurra bikotea

2024/03/13 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako kontzertua, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, Iparraldea bertan zikloaren testuinguruan:

Arriola-Ezcurra bikotea

Bata Baxenabarrekoa da, eta bestea Lapurdikoa. Biak soinu jotzen hasi dira beren herrietako ohizko musikak bereganatuz eta biziki goizik Euskal Herriko oinarrizko kulturak diren dantzaldien, dantzaren eta kantuaren esperientzia lortu dute. Geroztik, beren praktikak aberastu dituzte hainbat musika korronte ezberdinei idekiz, hauen artean gaurko musikak, inprobisazioa edo musika klasikoa.
Davidek eta Philippek aspaldidanik elkar ezagutzen dute eta hainbat egitasmoetan bateratu dira. Halaber, Baionako Maurice Ravel kontserbatorioan, irakaskuntzaren eta transmisioaren pasioa partekatzen dute. Arriola-Ezcurra bikotea sortu da beren historiaren zatia den musika berriz aurkitu nahi baitute, ohizko musika bainan gaurko interpretazio bizi-biziarekin, eta bapateko sormen askearekin. Euskal Herriko doinuak bainan ere beste herrialde eta kulturetakoak (Brazil, Hego Amerika, Balkanak…) gustukoak dituzte. Ondorioz, zuekin partekatu nahi lituzkete egiazko bidaia musikal batean, non dantza, kantua eta poesia egitarau berriaren bihotzean izanen diren.

Partaideak: Philippe de Ezcurra (akordeoia, ahotsa); David Arriola (saxofoiak); Frank Suarez (aurkezlea)

(Hizkuntza: euskara)

Ikusi ekitaldiaren bideoa
 

Iparraldea bertan. Arriola-Ezcurra bikotea

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK