Eduki publikatzailea

Poetika. Mario Obrero

2024/04/15 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia:

Mario Obrero

Mario Obrero Madrilen jaio zen 2003an, eta zazpi urte zituela hasi zen idazten. Carpintería de armónicos (XIV Félix Grande Poesia Gaztea Saria; Universidad Popular José Hierro, 2018), Ese ruido ya pájaro (Entricíclopes Edizioak, 2019), Peachtree City (Gazteen Sorkuntza XXXIII Loewe Saria; Visor, 2021) eta Cerezas sobre la muerte (La Bella Varsovia, 2022) liburuak argitaratu ditu. Humanitateetako Batxilergoa egin zuen Getafeko La Senda institutu publikoan. RNEko Gente despierta -ko mikrofonoetan kolaboratzen du «Poeta bat Parisen» poesia sailarekin. Gaur egun, Espainiako Hizkuntza eta Literaturako gradua egiten ari da UCMn.

Juan Manuel Uria (Orereta, 1976) Poeta, aforismo egilea eta artista plastikoa. Honako olerki liburu hauen egilea da: Puerta de coral, ¿Quién es Werther?, Transformaciones, Manzana de vaho, Las huellas del límite, Hablar porque la muerte, Lilith, Harria, K’amékuarhu haiku liburua, eta Dos por la mañana eta Dos por la tarde aforismo liburuak. La ciencia de lo inútil da bere lanik berriena, ‘Poética’ izeneko trilogiaren lehen zatia. 2017an “Noski!” liburu-denda zabaldu zuen Oreretan, Shiara Nuño bikotekidearekin batera.

Partaideak: Mario Obrero; Juan Manuel Uria; Diego Levices (Musikene. Saxofoia)

Poetika zikloa José Luis Padronekin eta Jon Obesorekin elkarlanean egiten da.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Poetika. Mario Obrero

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK