Eduki publikatzailea

Solasaldia. Los bulos del 11-M, mentira y polarización políticas

2024/04/11 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Mintza Lagun diálogos" zikloaren testuinguruan:

Los bulos del 11-M, mentira y polarización políticas

2004an Madrilen izandako atentatu jihadisten XX. urteurrenaren argitan, sarraski hari buruz gaur arte eman diren teoria konspiranoikoei helduko diegu.  Atentatu hark dinamika batzuk eta polarizazio politiko-mediatikoko sistema bat piztu zituen, gezurraren normalizazioa ekarri duena, abian dauden gerra kulturalen oinarrizko arma gisa. Gogoeta horiek gertaera haiei buruzko liburu berri batean jasoko dira: Voces del 11-M. Víctimas de la mentira (Víctor Sampedro, Planeta, 2024).

Víctor Sampedro Blanco Komunikazio Politikoko katedraduna da Rey Juan Carlos I. Unibertsitatean. Erreferentziazko pentsalaria komunikazioaren eta demokrazia, zientzia politikoa eta soziologiaren teoriaren arteko bidegurutzean. Diziplina akademikoak gaindituz eta bere lanaren kezka nagusi gisa, boterearen, politikaren eta komunikazioaren arteko harremanak aztertzen ditu. 

Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta abokatu-ekonomialaria da Deustuko Unibertsitatean. 1995az geroztik, Zigor Zuzenbideko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kontzientzia Eragozpen Mugimenduan eta Salhaketa presoen aldeko elkartean parte hartu du. Giza eskubideei buruzko ikastaroak eman ditu eta hainbat argitalpenetan lagundu du.

Aloña Velasco kazetaria da Cadena SER Euskadin, eta 25 urte baino gehiago daramatza komunikabideetan lanean, batez ere irratian eta telebistan. Datuen Analisian graduondokoa du, eta irratiko irakaslea izan da Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun, gainera, foroak eta biltzarrak zuzentzen eta gidatzen ditu. 

Partaideak: Víctor Sampedro; Rafa Sainz de Rozas; Aloña Velasco.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Solasaldia. <i>Los bulos del 11-M, mentira y polarización políticas</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK