Eduki publikatzailea

Liburu aurkezpena. El abismo que me acecha

2024/05/16 19:00 - 20:30

Alberdania argitaletxeak antolatutako liburu aurkezpena:

El abismo que me acecha

Gerardo bizitzatik gehiegi espero ez duen ingeniaritzako irakaslea da. Erretiratu berria eta alarguna, gaixo terminalei laguntzen dien GKE batean kolaboratzen hasten da bere denbora betetzeko. Etsipena hartutako Antonio enpresaburuarekin batera dagoen ospitalean, honen alaba Claudia ezagutuko du, oso erakargarria, aitarekin harreman gatazkatsua duena. Claudiak eskaintzen dizkion arretek liluratu egiten dute, eta jadanik lurperatua zuen desira eta itxaropenak berpizten dizkiote. Zergatik ez? galdetzen dio bere buruari. Aurrerago bakarrik konturatuko da Claudiak erabili duela, eta zergatik sentitzen zuen Antoniok alabaren beldur. Baina beranduegi da. Neskak liluratuta, zaindu behar zuen pazientearen hilketaren konplize bihurtu da, nahi gabe. 302. gelan gertatu zena bere kontzientziaren gaineko zama bat izango da geratzen zaion bizitzan.

Emilio Alfaro (Mendigorria, Nafarroa, 1955). Hainbat esparru eta hedabidetan esperientzia luzea duen kazetaria da, eta erretiroa hartu zuenetik jarduera literario bizia egiten du. Matar, amar (Alberdania, 2022), ETAren terrorismoaren urteetan girotutako erruari eta berrerospen aukerari buruzko fikzio tragikoa, argitaratu zuen bere lehen eleberria izan zen, literatur gehigarri eta kultura orrietan kritika oso positiboekin.

Partaideak: Emilio Alfaro, Aizpea Goenaga, Mitxel Ezquiaga.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Liburu aurkezpena. <i>El abismo que me acecha</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK