Eduki publikatzailea

Errezitaldia. Elena Medel

2024/05/22 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren barruan:

Elena Medel

Elena Medelek (Kordoba,1985) honako poesia liburu hauek argitaratu ditu: Mi primer bikini (2002), Tara (2006), Chatterton (2014), Un día negro en una casa de mentira (2015). Saiakera hauek ere eman ditu argitara: El mundo mago (2015), Todo lo que hay que saber sobre poesía (2018) eta Erudición sobre hormigas y rositas (2013). Horiez gain, 2020.urteko liburuaren Francisco Umbral saria irabazi zuen Las maravillas (2020) eleberria, Dublingo Literary Award 2023eko longlistean sartuta dagoena. Idazle egoiliar izan da Cheuse Writers Center-ren (Estatu Batuak), MALBAn (Argentina) eta Arvo Pärt Centre-en (Estonia). La Bella Varsovia poesia zigilua zuzentzen du eta Madrilen bizi da.

Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972) poeta, narratzailea eta literatura kritikaria da. Hainbat olerki liburu argitaratu ditu; antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerkiak.
Literatura eta telebistarako gidoilari lanak uztartzen ditu; hiru hamarkada bete ditu fikziozko serieen proiektuak idazten.

Partaideak: Elena Medel, Itziar Mínguez, Paula López (biolontxeloa, Musikeneko ikaslea)

Poetika zikloa José Luis Padronekin eta Jon Obesorekin elkarlanean egiten da.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Errezitaldia. Elena Medel

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK