Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Transhumanismo

2024/05/27 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Canal Europak antolatutako hitzaldia:

Transhumanismo

Teknologia berrien aplikazio zuzenaren bidez giza hobekuntza bilatzen duen programa transhumanistaren barruan, bi bide nagusi aurkitzen ditugu: batetik, biohobekuntza etengabea egiteko proposamena dago, lehendabizi sendagai berrien bidez eta, aurrerago, gizakiaren hobekuntza genetikoaz; bestetik, makinekin pixkanaka integratzeko proposamena dago, hau da, ziborgizazio prozesua. Hasiera batean, integrazio hori partziala eta aldi baterakoa izango litzateke, baina erradikalenentzat azken helburua erabateko lotura litzateke, burua makina batean iraultzea, alegia. Azken agertoki horren defendatzaileek etorkizuneko adimen artifizialak gu deuseztatzea saihesteko modurik onena dela uste dute. Horrek guztiak arazo garrantzitsuak dakartza, ez bakarrik teknologiaren aukera aurreikusgarriei buruzko planteamendu errealistetatik, baizik eta ikuspegi filosofiko eta etiko batetik. Baina garrantzitsuena da dagoeneko funtzionatzen ari dela, garapen teknologikoaren nolabaiteko ikuspegia legitimatzen duen eta jarrera
deterministak sustatzen dituen ideologia gisa.

Antonio Diéguez Malagako Unibertsitateko Logika eta Zientziaren Filosofiako katedraduna da. Hauek dira bere ikerketa ildoak: errealismo zientifikoa, biologiaren filosofia, teknologiaren filosofia, giza biohobekuntza eta transhumanismoa. Artikulu eta liburu askoren egilea da. Azken hauen artean, Transhumanismo. La búsqueda tecnológica del mejoramiento humano (2017), Cuerpos inadecuados (2021) eta La ciencia en cuestión (2024).

Eva Monente Informazioaren zientzietan lizentziatua, kazetaria da eta duela 10 urtetik Gipuzkoako Cadena SER kateko albistegietako burua. Hoy por hoy San Sebastián programa gidatzen du. Bere ibilbide profesionalean Expansión egunkariarekin edo Colpisa albiste agentziarekin lankidetzan aritu da. Hiru urtez, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurtasun Saileko prentsako burua izan zen.

Partaideak: Antonio Diéguez; Eva Monente

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Hitzaldia. <i>Transhumanismo</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK