Eduki publikatzailea

Solasaldia. Producir películas

2024/06/04 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:

Producir películas

Juan Antonio Bayona Espainiako zinemagile nagusietakoa da gaur egun. Belen Atienzarekin elkarlanean hasi ziren honek bere lehen filma ekoitzi zuenean, El orfanato (2007), Canneseko Semaine de la Critique-en estreinatuta.

Filma hau eta gero beste izenburu batzuk egon dira: The Impossible (2012), A Monster Calls (2026), Jurassic World: Fallen Kingdom (2018) edo La sociedad de la nieve (2023). Hamazazpi urte, bost film eta hainbat Goya Sari geroago, Atienzak eta Baionak osatzen duten bikuna Espainiako zinemagintzaren ibilbide luze, emankor, garrantzitsu eta nazioartekoenetako bat bihurtu da.

Bayonaren azken filma, Oscarretarako izendatua izan den La sociedad de la nieve, bere errukitasun sakonagatik eta trebetasun teknikoagatik ospatua izan da. Bere aldetik, Belén Atienzaren ibilbideak beste superprodukzioak eta film independenteak barne hartzen ditu, besteak beste: El secreto de Marrowbone, Toro, Purgatorio, Tres bodas de más, Gente en sitios edo Verbo.

Zinemagileen arteko Elkarrizketak ikastaroaren azken saio honetan, publikoak gertutik ezagutu ahal izango du zein izan den La sociedad de la nieve tamainako proiektu bat abian jartzeko eta gauzatzeko lan-prozesua produzkioaren ikuspuntutik, eta bertatik bertara ezagutu ahal izango du aurrekontu handiko filmen sorkuntza-lanaren eta produkzio-lanaren arteko lotura.

Partaideak: Juan Antonio Bayona, Belén Atienza; Amaia Serrulla

(Hizkuntza: gaztelania)

2024ko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.

Solasaldia. <i>Producir películas</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK