Eduki publikatzailea

Solasaldia Pensar el museo: arte y sociedad

2024/06/06 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:

Pensar el museo: arte y sociedad

Saio honen helburua egungo munduan museoek daukaten zeregina aztertzea da. Lan baliodunak erakustera mugatu behar al da ala gizakia ulertzea ausartu? Bakarrik irizpide artistikoak kontutan izan behar al dituzte? Ala momentuko sentsibilitate politikoa ere bai, eta zerbaiten alde egin? Ondarea islatzea ala zalantzan jartzea? Era berean, egungo artearen eginkizuna eta museo garaikideetan nola egokitzen den aztertuko dugu.

Manuel Borja-Villel arte historialaria eta komisarioa da. Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies-en (1989-1998) eta MACBAren (1998-2007) eta Madrilgo Museo Reina Sofíaren (2008-2023) zuzendaria izan da. Arte egunkari eta aldizkarietan artikulu ugari idatzi ditu, arte eta erakundeen arteko harremana azpimarratuz. Era berean, bere ibilbidean zehar hezkuntza programa ez-arauemaileak garatzea kezka handia izan da. Gaur egun, Kataluinako museo sistema garatzeko Generalitat de Catalunya-ko Kultura departamentuko programaren zuzendaria da.

Ángela Molina Climent teoria feministan eta genero ikerketetan espezializatutako arte kritikaria da. 1994tik aurrera, hainbat egunkari eta aldizkari arte eta literatura kritikaria izan da. Azkeneko bi hamarkadetan, literaturari, arteri eta arkitekturari buruzko eskolak eta hitzaldiak eman ditu, hainbat unibertsitate, foro eta museoetan irakasle gonbidatu gisa. Manifesta 15 – Barcelona 2024 Europako Arte Bienalaren hautagaitzarako proiektuaren bultzatzaile-erredaktorea izan zen; proiektuak irabazi zuen.

Partaideak: Manuel Borja-Villel, Ángela Molina; Gonzalo Torné

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Solasaldia <i>Pensar el museo: arte y sociedad</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK