Eduki publikatzailea

Dock of the Bay. "Lo que te conté mientras te hacías la dormida", H. Contreras, J. Gorosabel

2024/06/20 12:30 - 14:00

KM Kulturuneak eta Dock of the Bay jaialdiak antolatutako elkarrizketa:

Lo que te conté mientras te hacías la dormida

Zer datorkigu burura 90eko hamarkadako musika garaikidean pentsatzen dugunean? Zer gertatzen zaio gaur egungo pop musikari? Belaunaldi berriak maitasunez, nostalgiaz eta mirespenez poparen iraganeko talde ikonikoetara hurbiltzen dira. Nola eta zer eratan ematen diegu berriro esanahia kode horiei? Zer esan nahi du, zehazki, iraganarekiko nostalgia horrek? Norantz garamatza? Zer diskurtsoren pean sortzen da gaur egun pop musika? Galdera horietako batzuek 90eko hamarkadako Donostiako musika eszenan pentsatzera garamatzate, eta saihestezina da La Oreja de Van Gogh taldean pentsatzea.

Ikus dezakegunez, eszena hori, talde hori eta Amaia Montero orainetik hartuak izan dira eta esanahi berri bat eman nahi izan zaie, aurreiritzirik gabeko jabekuntza prozesu batean. Eta horrek pentsarazten digu diskurtso berri horiek bultzatuta hiria, musika, feminismoa eta moda ere birpentsatu beharko ditugula, besteak beste.

Helena Contreras Bartzelonakoa da sortzez, eta modako estilista-lanetan aritzen da, bai artista ezagunekin, hala nola Amaia Romero, Natalia Ferviu edo Ana Castillo, baita Estatuko markekin ere. Kolaborazioak egiten ditu komunikabideetan eta mahai-inguruetan, eta sektoreari buruz eta modarekin lotura estua duten gaiei buruz dakien guztia partekatzen du.

Julen Gorosabel (Donostia, 1995) idazle eta zinemagilea da. ETB1en egiten du lan Txoriene sukaldaritza saioko gidoilari bezala. Gainera, zenbait film eta kultur proiektutan murgilduta dabil, Tabakalerarekin batera ekoizten eta aurkezten duen ¡La Cagué! podcast-ean, adibidez. Duela hilabete batzuk Maitemina izeneko eleberria atera zuen.

Cris Somavilla Kuradoretzako ikasketetan graduatu da baita Artxibo Zinematografikoan ere. Bigarren Hezkuntzako masterra ere egin zuen, eta pedagogia esperimentaletan eta irudian espezializatu zen. Arte garaikidea eta ikerketa jorratzen dituen fluent erakundeko kidea da. 2021ean liburu denda bat zabaldu zuen elkarlanean: fluent books. Irudi ekoizpena, literatura, dramaturgia eta idazkera esperimentala dira bere jardunaren eta ikerketa lanaren ardatzak, taldekako eta diziplinarteko ulermena bultzatzeko espazioak sortzeko giltzarri gisa.

Partaideak: Helena Contreras, Julen Gorosabel; Cris Somavilla (moderatzailea).

(Hizkuntza: gaztelania)

Jaialdiaren Elkarrizketak atalera joan

Dock of the Bay.  Lo que te conté mientras te hacías la dormida , H. Contreras, J. Gorosabel

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK