Eduki publikatzailea

Proiekzioa. ¡Acuerdo humanitario ya!

2024/07/17 18:30 - 21:00

Paz con Dignidad elkarteak antolatutako proiekzioa eta solasaldia:

¡Acuerdo humanitario ya!

Dokumental honek Kolonbiako komunitate afroek munduari egindako deia izan nahi du, Buenaventurako ibaien arroetan zehazki bizi diren familiei eragiten dien Giza Eskubideen urraketa sistematikoari amaiera emateko.

¡Acuerdo Humanitario ya! premiazko eskakizuna da eragile armatuentzat eta Kolonbiako Estatuarentzat, bizitza bere izate mota guztietan arriskuan jartzen duen sistema baten egiturazko arazoak irensten baititu. Horrela, dokumentala Buenaventurako landa eremuan barneratzen da eta bere lurraldea utzi dutenek ibilitako auzoen historia aztertzen du.

Lucas Taffin, Frantziako hegoaldean jaio eta hazitako gizarte komunikatzaileak zuzenduta, Human Coneten dokumentala da, Kolonbiako Komunitate Beltzen Prozesuak, PCN CONGALek eta Paz con Dignidad Elkarteek ekoiztua, Elankidetzak finantzatutako proiektu bati esker.

Solasaldian Dalia Kolonbiako giza eskubideen defendatzaileak parte hartuko du. Fonseca udalerriko Laurenzo Molina Kontseilu Komunitarioko buru nekazaria da eta La Guajirako Bake Akordioaren sustapen-lanak egiten ditu. Bakea bultzatzeagatik eta ustelkeria salatzeagatik mehatxatzen dute. Gainera, 2022an Ordezkarien Ganberarako hautagai izan zen Magdalena, Cesar eta Guajira inguruko bake-kuruleen biktimen ordezkari gisa, eta talde paramilitarrek mehatxatu eta helburu militar izendatu zuten.

Partaideak: zehazteke.

(Hizkuntza: gaztelania)

Proiekzioa. <i>¡Acuerdo humanitario ya!</i>

Agenda KMK