Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Gipuzkoa en ruinas: restos arqueológicos...

2024/10/09 19:00 - 20:55

KMK eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:

Gipuzkoa en ruinas: restos arqueológicos de la Guerra Civil (1936-1948)

1936ko udan, Gipuzkoan askoren asmo iraultzaileak bildu ziren, Nafarroatik eta Arabatik etorritako matxinatuen konkista irrika, milizia eta gudarien erresistentzia etsia eta baita errepresio basatia ere. Frankistek Gipuzkoa hartu ondoren, gerra ez zen amaitu. Elgeta eta Eibar izan ziren matxinoen bultzadari gehien eutsi zioten herriak. Ondoren, Estatu Berriak izu erregimen bat ezarri zuen, non zigorra eta berreraikitzea txanpon beraren bi aldeak izan ziren. Baina, zer geratzen da guzti horretatik? Eta, batez, ere, zer kontatzen digute aztarnek garai hari buruz? Gipuzkoan dauden Gerra Zibilaren aztarnei buruzko hurbilketa arkeologiko honetan, gure azterketa iturria lubakiek, metraila talkek, hobiek eta monumentuek osatzen dute.

Josu Santamarina Otaola (Gasteiz, 1993) Historian eta Arkeologian doktorea EHUn. Gaur egun, ikertzaile kontratatua da Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsean, eta Historia Garaikideko irakasle elkartua Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 2022ko urrian defendatu zuen doktore tesia Euskal Herriko Gerra Zibilaren hurbilketa arkeologiko bat da. Hau da, gatazka aztertzeko proposamen bat iturri materialen bidez: lubakiak, babeslekuak, hobiak eta bestelako ehorzketa klandestinoak, bonbardatutako lekuak, errepresio zentroak, monumentuak... Aurkezpen hau, hain zuzen ere, 2017tik 2021era bitartean Gipuzkoako lurralde historikoari buruz ikasi zuen guztiaren "destilatua" da, 1936tik aurrera Irun eta Elgeta artean gertatutakoari buruzko ikuspegi berri bat emateko helburuarekin.

Partaideak: Josu Santamarina; Beñat Eguíluz

(Hizkuntza: gaztelania)

Hitzaldia. <i>Gipuzkoa en ruinas: restos arqueológicos...</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK