Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Ernest Hemingway y Euskal Herria

2024/11/13 19:00 - 20:55

KM Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:

Ernest Hemingway y Euskal Herria

Iñaki Sagarna Urzelaik Historian eta Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako graduatuak ditu. Historiako Masterra egin zuen Boise State University-n eta egun, UEUko Irakaskuntza Masterra bukatu ostean, Bigarren Hezkuntzan lan egiten du Historiako irakasle bezala.

2021. urtean Jose Ignacio  Tellechea Idigoras bekari esker Jose  Ignazio Lizasoren biografia egin eta Euskal Gobernuak Gerra Zibil garaian Britainia Handian aurrera eramandako propaganda aztertu zuen. Era berean, Ernest Hemingway-en inguruko ikerketa lerroa 2019. urtean abiatu zuen. Hemingway in Idaho fellowship beka eskuratu zuen The Community Library-n, Hemingway-k bere buruaz beste egin zuen etxea kudeatzen duen erakundean, lan egiteko. Ketchum-en (Idahon) Idahoko euskaldun eta Hemingway-en arteko harremanak ikertzen hasi zen. Ordutik, Ernest Hemingway eta Euskal Herriaren inguruko harremanak ikertzen dihardu. Besteak beste, Euskal Herria Museoak 2021ean burutu zuen EH-EH erakusketa gauzatzen lagundu zuen, eta 2024ko uztailean Donostia eta Bilbo artean burutu den Ernest  Hemingway eta Euskal Herria kongresuaren antolatzaile lanetan ibili da.

Partaideak: Iñaki Sagarna; Beñat Eguíluz

(Hizkuntza: gaztelania)

Hitzaldia. <i>Ernest Hemingway y Euskal Herria</i>

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK