Liburu eta txostenaren aurkezpena. ¿Quién arma a Israel? ¿Quién financia el genocidio?
2024/12/04 19:00 - 21:00
Centre Delàs d’Estudis per la Pau-k antolatutako liburu eta txosten baten aurkezpena:
¿Quién arma a Israel? El embargo por imperativo moral y legal liburua
La Banca Armada y su corresponsabilidad en el genocidio en Gaza ikerketa txostena
2023ko urrian hasitako Israelgo operazio militarrek Palestinan hamarkadetan metatutako izugarrikeria handitu eta nabarmen urratzen dute edozein lege-esparru.
Israelera egindako arma-esportazioak Palestinako egoeran eragin zuzena du, baina joan etorriko merkataritza-harremanen icebergaren punta baino ez dira. Israeli arma-enbargoa ezartzea betebehar morala da.
¿Quién arma a Israel? liburuak zehatz-mehatz azaltzen du Israelera armak esportatzea (baita teknologia militarra eta "borrokan frogatutako" irakaspenak inportatzea ere) nola urratzen dituen Espainiako, Europako eta nazioarteko legediaren espiritua eta letra: liburuaren egile Alejandro Pozo Marínek gatazka armatuei, terrorismoari eta ekintza humanitarioari buruzko analista eta ikertzaile gisa lan egiten du. "Terrorearen aurkako Gerraren" testuinguru gehienei buruzko ikerketak egin ditu, tokian bertan edo tokiko taldeekin batera, Ekialde Hurbilean, Afrikako Adarrean eta Sahelen. Bakean eta Gatazketan doktorea eta Gatazka Armatuetan, Terrorismoan, Segurtasunean, Geopolitikan edo Humanitarismoan irakaslea da hainbat unibertsitatetako gradu eta graduondoetan. Centro Delàs de Estudios por la Paz zentroko ikertzailea da, eta hainbat erakundeekin lankidetzan aritzen da.
Max Carbonell Biologian doktorea da UPFn eta graduondokoa du Teknopolitikan eta Eskubideetan Aro Digitalean. Azken urteotan, proiektuen teknikari eta ikertzaile gisa lan egin du Kataluniako hirugarren sektoreko beste erakunde batzuetan, batez ere Bakearen aldeko Hezkuntzaren esparruan eta Mediterraneoko eskualdean. Orain, Centre Delàsen, Banka Armatuaren ildoa du ardatz. Gainera, hiriko gizarte-mugimenduetan aktiboa da, batez ere etxebizitzaren aldeko mugimenduan eta Palestinarekiko elkartasun-mugimenduan. Beste argitalpen batzuen artean, Max Carbonellek parte hartu du Delás Zentroak sortutako txosten hauetan: “La Banca Armada y su corresponsabilidad en el genocidio en Gaza" eta “La Financiación de las armas y la (I)Responsabilidad Social Corporativa»
Partaidea: Max Carbonell; Iñaki Otamendi.
(Hizkuntza: euskara, gaztelania)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK