Prentsaurrekoa. Arte eszenikoak zubi Kogui lurraldean
2024/11/19 12:00 - 13:00
GFAko Kultura, Lankidetza, Kirola eta Gazteriako Departamentuak antolatutako prentsaurrekoa:
Arte eszenikoak zubi Kogui lurraldean
Gipuzkoa Coopera programako proiektuaren aurkezpena
Proiektu honen bidez, Kolonbiako Sierra Nevada de Santa Martako eskualdean eta Gipuzkoan lan egiten dugun bi erakundek lan ohitura eta esperientzien trukaketak oinarritutako kooperazio proiektu bat abiatuko dugu. Kolonbiako eskualde horretan, Cenit Teatro erakundeak “Antzerkia zubi” proiektuaren bidez hainbat proiektu kudeatzen ditu, beti ere arte eszenikoen bidez gizarte kohesioa eta justizia soziala landu asmoz. Bakearen komisioarekin lan egin ondotik, orain Kogui indigenekin lanean ari da, artearen bidez, indigena hauen mundu ikuspegia eta lurralde antolamendua ezagutzera emateko. Bestalde, Kukai Dantzak, Euskal Herriko tradizioetan ikertuz, sorkuntza garaikidea sustatzen du. Proiektu honen bidez, bi lan ereduak elkar ezagutu eta ezagutzak transmititzen ahaleginduko dira Kukai Dantza eta Cenit Teatro. Bogotako, Teatro Mayor erakunde entzutetsua ere, proiektuaren laguntzaile izango da.
Partaideak: Ana Priede, Jon Maia, Nube Sandoval, Bernardo Rey.
(Hizkuntza: euskara, gaztelania)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK