Liburu aurkezpena. El valor de ser persona
2024/11/28 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena:
El valor de ser persona
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, Lourdes Ibáñez de Gaunak atzean utzi zuen Madril erdialdeko bizitza aberatsa, eta senarrarekin –multinazional handi bateko goi-exekutiboa– eta 7 urteko semearekin batera hiriburuko auzo behartsuenetako batera joan zen: Villaverde Alto. Gehien behar dutenei laguntzeko premiak bultzatuta, gazteak gizarteratzen laguntzeko Semilla elkartea sortu zuen bertan, Espainiako lehenengo GKEetako bat. Kaleko neska-mutilak hartu zituen etxean, eta drogan eroritako seme-alabak zituzten familiei eta presoei lagundu zien. Lourdes eta elkartea aitzindariak izan dira Espainian gizarte-ekintzan, eta hezkuntza, enplegurako prestakuntza eta lan-aukerak eskaini dizkiete gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonei.
Liburu honek pertsona haietako askoren testigantza jasotzen du, lagunena eta lankideena, baita gazte horietako batzuek espetxetik bidalitako gutun batzuk ere. Bere senarra eta sostengu leiala den Javier de Icetarekin batera, Lourdesek atsedenik gabe lan egin du Semilla elkartea babesik gabe eta pobreziaren, drogaren eta delinkuentziaren mehatxupean dagoen komunitate oso batentzat helduleku bihurtu arte.
«Oso ondo gogoratzen dut [...] Eseri zenean, eta aurpegira begiratu nionean, haren begiek erakusten zuten gizatasuna eta adimena ikusi nituen», Manuela Carmena.
Lupe Calvo Elizazu. Informazio Zientzietan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta masterra Jasangarritasunean eta Erantzukizun Sozial Korporatiboan (UNED eta Castellóko Jaume I Unibertsitatea). Besteak beste, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, El País, Egin edo Emakunderen aldizkarirako lan egin du. Freelance gisa lan egiten du Suitzako irrati-difusioko Elkartearen (SRG SSR) SWI swissinfo.ch atariko gaztelaniazko erredakziorako.
Parte hartzaileak: Lupe Calvo Elizazu, Manuela Carmena; Mari Jose Uria.
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK