Zinemagileen arteko elkarrizketak. Egokitzapen literarioak (1)
2025/02/11 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Egokitzapen literarioak (1): El amor, de la novela al cine
Egokitzapen literarioarekiko aurreikusitako bi ekitaldietako lehena izango dugu hau. Mintzaldi hori Isaac Rosa idazlearen eta Helena Taberna zuzendariaren arteko topaketa izango da. Tabernak Final feliz eleberria zinemara eraman berri du, Nosotros izenarekin. Aldi berean eleberriaren edizio berria plazaratuko da.
Bi lan hauek, hizkuntza desberdinetan adierazita dauden arren, gai bera aztertzen dute: maitasuna eta desamodioa, denboraren joanak egungo bikote harremanetan sortzen dituen argi-ilunak zeharkatuz.
Rosaren beste eleberri batzuek ere izan dituzte film-egokitzapenak, eta horren adibide dira El país del miedo (Francisco Espada, 2015) eta La mano invisible (David Macián, 2016). Zinemagile nafarrak, berriz, hainbat lanekin parte hartu izan du Zinemaldian: Yoyes (2000) eta La buena nueva / The Good News (2009) Made in Spain sailean programatu ziren, esaterako, eta Acantilado / The Cliff (2016) eta Varados / Stranded (2019) Zinemiran bildu zituzten.
Partaideak: Helena Taberna, Isaac Rosa
Moderatzailea: Ruth Pérez de Anucita
(Hizkuntza: gaztelania)
2025eko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK