Poetika. Kontzertua. Nerea Tuduri
2025/02/10 19:00 - 20:00
KM Kulturuneak antolatutako kontzertua, Poetika zikloaren barruan:
Nerea Tuduri
Nerea Tudurik (Andoain, 1972) bere lan poetikoa poesia sentsorialeko kontzertu baten bidez aurkeztuko du. Poesia, musika eta giroko soinuak zuzenean uztartzen dituen performance-a, murgiltze errezitaldi bat sortzeko. Gau intimoa eta pertsonala, hizkuntza, soinua, espazioa eta publikoa uztartuz. Eszenatokian, berarekin Igor Tuduri eta Mono Irazi musikariak egongo dira, azken hau gitarran.
Tudurik Inviernos frente al mar (Zirkulu Gorria, 2018) eta No hay agua para las flores (2021) argitaratu ditu; azken hori Maialen Porroyren ilustrazioekin. Bere lanak 1. saria jaso du Qultu.org (Gutxiengo handi batentzako sortzaileak) sarien lehen edizioan.
A veces no puedo soportar mirar las moscas que se agolpan en los ojos de las vacas. No puedo soportar el ruido y me voy, a un lugar donde la vida no es más que un aullido tras la niebla y yo habito la lengua de un animal herido.
Poetika zikloa Jose Luis Padrón eta Jon Obesorekin elkarlanean antolatzen da.
Partaideak: Nerea Tuduri, Igor Tuduri, Mono Irazi
(Hizkuntza: gaztelania)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK